AKTUALITATEA


| 2024-04-25 07:05:00

 

Atzoko osoko bilkuran, EH Bilduren ekimenari esker eta osoko bilkuraren gehiengoak babestuta, Sexu eta Genero Aniztasunaren Udal Planean jasotako neurriak ezartzeko partida espezifiko bat aurrekontuz hornitzea erabaki da. Bozkak:  Alde: Zurekin, Geroa Bai, PSN eta EH Bildu. Kontrakoak: Ibarreko bizilagunak, PP eta UPN Abstentzioa: Vivegüesbizi

 

EH Bildu Eguesibar udal taldeak MOZIO hau aurkeztu du 2024ko apirilaren 24ko ohiko Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko: "LGTBI+ genero eta sexu aniztasuneko udal plan baten inplementazioa":

Kontuan hartuta:

* Udalaren betebeharra dela, erakunde publikoa den aldetik, berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea, mota guztietan, sexu- eta genero-aniztasuna barne.
* Sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminazioak gure gizarteko geruza guztietan irauten du, eta kalte egiten die pertsona askoren bizi-kalitateari eta ongizateari.
* Funtsezkoa da gure udalerrian sexu- eta genero-aniztasuna sustatuko duten neurri zehatzak eta zeharkako politika inklusiboak ezartzea.
* Sexu- eta genero-aniztasuneko udal-planak aukera emango du berdintasuna eta inklusioa ikusarazteko eta sustatzeko ekintza argiak eta eraginkorrak ezartzeko.

Horregatik guztiagatik, honako adostasun-puntu hauek proposatzen ditugu:

1. Diziplinarteko lantalde bat sortzea, sexu- eta genero-aniztasuneko udal-plan espezifiko bat garatzeko.
2. Plan hori egitea, hezkuntzaren, kirolaren, enpleguaren, zerbitzu publikoen, kulturaren eta aisialdiaren arloko neurri zehatzak kontuan hartuta, inklusioa eta tratu-berdintasuna sustatzeko helburuarekin.
3. Udaleko aurrekontuan partida espezifiko bat sartzea, Sexu eta Genero Aniztasuneko Udal Plan honetan jasotako neurriak ezartzeko.
4. Sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak ezartzea udal-langileentzat, udal-eskolentzat (kirol-eskolak, musika) eta hezitzaileentzat, diskriminazioari aurre egiteko eta aniztasunarekiko errespetua sustatzeko.
5. Apirilaren 26a, Ikusgarritasun lesbikoaren eguna, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna eta ekainaren 28a, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, instituzionalki aitortzea.
6. Beste erakunde publiko, administrazio publiko eta LGTBI+ kolektibo batzuekiko lankidetza sustatzea, sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko udal-ekintzak indartzeko.