AKTUALITATEA


| 2025-05-29 14:04:00

Ostegun honetako Udaleko osoko bilkuran gertatutakoaren aurrean, EH Bilduk honako hausnarketa konpartitu nahi du:

- Lehenik eta behin, aipatu erakunde publikoei eta beren jarduerari zor zaien errespetua, bai eta erakunde horiek osatzen dituzten ordezkari guztiei eta osoko bilkuren aretora joaten direnei ere.

- Osoko bilkurak herritarrei irekita daude, baina, tamalez, ez dute hitza hartzeko eskubiderik. Adierazgarria da gero eta ohikoagoa dela hiriko hainbat elkarte eta eragile, baita langileak ere, bertaratzea beren aldarrikapenak adierazteko eta proposamenak partekatzeko.

- Harritu egin gaitu Udal Gobernuak gaur herritarrek erakutsitako aldarrikapenak kudeatzeko orduan izan dituen jokabide desberdinak; izan ere, kasu guztietan funtsezkoa da Osoko Bilkuraren ardura gorena duenak lasaitasunez, herritarrekiko errespetuz eta nahi ez diren egoerak saihesteko bitartekari-lanak eginez jardutea.

- Harritu gaitu, halaber, Udaltzaingoaren erantzun irmo eta berehalakoak, alkateak aldez aurretik ohartarazi gabe. Gure ustez, ekidin zitekeen erantzuna.

- Nolanahi ere, gero eta nabarmenagoa dirudi Udalbatzaren Araudi Organikoa (UAO) aldatzeko beharra, herritarrek osoko bilkuretan modu aktiboan parte hartu ahal izateko, EH Bildutik defendatzen dugun moduan.