AKTUALITATEA


| 2026-10-30 09:16:00

EH Bildu da ultraeskuina geldituko duen fronte zabala Euskal Herrian eta Bizkaian

 

Madrilgo Kongresua eta Senaturako indar subiranistaren ordezkari gisa EH Bilduk Bizkaian proposatzen dituen zerrendetako kideek lan-bilera egin zuten atzo Bilbon, eta EH Bildu Bizkaiko hainbat kargu politiko eta instituzionalek ere parte hartu dute.

 

EH Bildu Estatuko hauteskundeetara aurkeztu da Bizkaiko ezkerreko pertsona guztientzat baliozko aukera gisa, «0 kilometroko ezkerra gara, euskalduna, gehitzeko eta biderkatzeko tradizio politikoa dugula, inoiz ez kentzekoa, eta kolektiboa indbiduoaren aurretik jartzen duena. Hemen ezker nazionala dago, zarata gutxi egiten duena eta lan handia egiten duena».

 

Bizkaiko zerrendek ibilbide luzeko talde baten aldeko apustua egiten dute, hainbat kolektiboren ordezkari berriak txertatuz, hala nola gazteak eta pentsiodunak. Bat egiten du EH Bilduren proposamenarekin Ina Robles suhiltzaile eta aktibistak, Bilboko Portutik armak bidaltzeari uko egiteagatik ezaguna denak. Robles Getxoko Podemoseko zinegotzi ohia da. Halaber, Tontxu Campos Bizkaiko zerrendetan sartu da. Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu izan zen, baita Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko foru diputatua eta Barakaldoko zinegotzia.