AKTUALITATEA


| 2024-05-29 17:29:00

Lemoan izan dugu gaur Bizkaia mailako ekitaldi politikoa. Bertan hitza hartu dute legebiltzarkidea eta Europar Hauteskundetarako zerrendakidea Oihana Etxebarrietak eta Unai Urruzunok.

 

Defendatzen ditugun balioak eta printzipioak egueroko jardunean erabiltzen ditugu, ez ditugu soilik aldarrikatzen. Egiten duguna esaten dugulako eta esaten duguna egiten dugulako. EH Bilduk dioenean Europan ere politika austeriziden aurka egingo dugula, guk beti betetzen dugu emandako hitzarekin. Guk bai. Eta esan dezakegu ez dugula inola ere bultzatuko (aldeko botoa emango alegia) austerizidioaren erregina den Von der Leyen anderea Europako Batzordeko lehendakaritzarako”, esan du Etxebarrietak.

 

Europarako EH Biliduren zerrandakideak gaineratyu du “guk behintzat esan dezakegu hala egingo dugula. Beste batzuek duela bost urte onartu zuten. Gaur Meloni ultraeskuindar egilearekin "kolaboratu" nahi duela dioen bera”.

 

Unai Urruzunok bestalde, batzen duen ezkerra gara” esan du. “Ezker erabilgarria eta eraginkorra, politika modu desberdinean egiten duena, modu ez ko”nbentzionalean. Ezker independentista bat, eskubideak eta askatasunak defendatzen dituena emakumeen, estaturik gabeko nazioen eta gurea bezalako kulturen aurkako politikak babesten dituztenen aurrean. Eskuin muturra gelditzen duen ezkerra gara. Ez dute ezkutatzen nortzuk diren, ezta zer nahi duten eta zer defendatzen duten ere. Haiek ez dute zalantzarik, eta haiek bai, ekainaren 9an joango dira bozkatzera”, gaineratu du Urruzunok.