AKTUALITATEA


| 2022-06-13 11:06:00

EH Bildu Bizkaiak jakinarazi du Iker Casanova eta Maria del Rio EH Bilduko oinarriek berretsi dituztela, Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak prozedura zuzena izan dela konfirmatu ostean.

Iker Casanovak botoen % 96,78 jaso ditu, botoen % 1,45 aurka eta % 1,77 zuri. Parte hartzea % 32,5koa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.

Maria del Riok botoen % 89,47 jaso ditu, botoen %4,60 aurka eta botoen % 5,92 zuriak izan dira. Parte hartzea % 38,20koa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.

Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baieztatu du ez dela alegaziorik aurkeztu.