EH Bilduk fiskalitateari buruzko Bizkaiko foru arauaren inguruan osoko zuzenketa eta zuzenketa partzial zorta aurkeztu ditu.
«Ez gaude erreforma sakon baten aurrean -esan du Bizkaiko EH Bilduko bozeramailea eta batzarkidea den Iker Casanovak- baizik eta errebisio puntual baten aurrean. Errebisio horretan plantetazen dira soilik kenketak eta diru bilketak gutxiko dituzten beste elementu batzuk eta uste dugu hori ez dela onargarria, uste dugu eztabaida ireki behar dela benetako erreforma fiskal baten inguruan, gure ustez diru bilketa handitu behar delako eta handitu behar da gehien daukatenen ekarpena handituz ere».
Horretarako, negoziaziorako deialdia egin du berriro ere Casanovak, «baina esaten dugu ere exigenteak izango garela. Gehien daukatenen ekarpena handiagoa izan behar da, diru bilketa handitu behar da ekonomia sustatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko».