AKTUALITATEA


| 2026-10-19 14:19:00

EH Bilduk zalantzan jarri du Gizarte Ekintzako Foru Departamentuak Eudes fundazioak Bilbon kudeatzen duen zentroan dauden tutoretzapeko adingabeak Gueñesko beste zentro batera eramateko hartutako erabakia.

 

Alderdi subiranistak eskatutako Gizarte Ekintza batzordean, Urtzi Ostolozaga batzarkideak Amaia Antxustegi diputatuari esan dio erabakia hartzean ez dela kontuan hartu adingabeekin zuzenean lanean ari diren profesionalen balorazioa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak, Osotolozagak, adierazi dutenez, «lekualdatzearen ondorioei buruzko aldez aurreko balorazio psikosozialik egin gabe hartu dute erabakia».

 

EH Bilduk zalantzan jarri du baliabide berriaren aukeraketa eraikinaren bizigarritasun-txosten batean soilik oinarritu izana, eta ohartarazi du lekualdatze horrek «eragin negatiboak» izan ditzakeela hezkuntza-prozesuan, garapen sozialean eta familiekiko elkarguneetan. Ostolozagak erabakia berriz aztertzeko eskatu dio diputatuari.