AKTUALITATEA


| 2019-12-13 18:57:00
Gaur arratsaldean EH Bilduko 70 bat kide Iurretan bildu dira aldaketa klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren inguruan hausnartzeko. Klima larrialdia jada errealitate bat dela kontuan izanda, EH Bilduk gai horren inguruan ezagutzan eta hausnarketan sakontzeko aldeko apustua egin du. Hori dela eta, Bizkaiko EH Bilduko kideek udalerrietatik arazoari nola aurre egin eta transizio energetikoaren aldeko urratsak nola eman aztertu dute. Horretaz gain, EH Bilduk behetik gora egindako politikaren aldeko apustuan sakontzeko asmoz, komunitatearen aktibazioaren inguruko mintegia ere egin du.Hainbat izan dira mintegi horretan ere parte hartu duten EH Bilduko kideak. Hurrengo aste eta hilabetetan EH Bilduk hainbat gai izango ditu aztergai Bizkaiko hainbat herritan.