AKTUALITATEA


| 2024-11-07 18:02:00

Bizkaiko Diputazioak 2025eko aurrekontuen proiektua aurkeztu berri du eta, dagoeneko, lehenengo azterketaren ondorioz, EH Bilduren aburuz «hauek ez direla Bizkaiak behar dituen aurrekontuak».

Bizkaiko BBNNetan bozeramailea den Iker Casanovak azaldu duenez, aurrekontu urriak dira «termino kuntitatiboetan, diru baliabideak ez direlako nahikoak eta horren arrazoia da gure egitura fiskalak ez duela bermatzen administrazioak behar dituen baliabide guztiak biltzea. Mahai gainean jarri behar dugu berriro aldaketa, erreforma fiskal sakon baten beharra gure lurraldean».

Bestalde, eta termino politikoetan, aurrekontu hauek, gure ustez, «ez dute identifikatzen dauzkagun erronka erraldoiak. Jarraipena ematen diote lehendik mantendutako politikiei eta politika hoiek iraganean ez baziren nahikoak, gaur aldatzen ari den munduan, agertzen ari diren erronka berrien aurrean, iruditzen zaigu gobernuaren orientazioa desfasatuta dagoelako».

Beraz, EH Biduk lan egingo du aurrekontu hauen harira «eztabaida sakon bat emateko, gure baliabide fiskalak handitzeko eta gure politika publikoak herri honek, lurralde honek dauzkan erronka estrategikoekin lerrokatzeko».