AKTUALITATEA


| 2023-05-01 12:36:00

EH Bilduk ordezkaritzak ditu Maiatzaren Lehen honetarako sindikatuek deitutako mobilizazioetan. Iker Casanova Bizkaiko Diputaziorako hautagaiak LAB sinkatuak Bilbon egindako manifestazioan parte hartu du. Mobilizazioa abiatu aurretik, adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean.

Iker Casanova:

Urtero bezala, EH Bilduk bat egin du Maiatzaren Lehenean herri honetako sindikatuekin. Behar-beharrezko produktuen prezioen gorakadak eta zerbitzu publikoen ahultzeak baldintzatuta dator aurtengo Maiatzaren Lehena, eragin zuzena baitute euskal langileen bizi baldintzetan.

Maiatzaren Lehenean, kalera atera gara sindikatuekin bat egin eta langileak zaindu eta babestuko dituzten politika publikoak eskatzeko eta erakundeetan eta kaleetan gehiengoaren eskubide eta interesen alde lan egiten jarraitzeko dugun beharra berresteko.

Kalearen bultzada behar dugu, erakundeak beste politika publiko batzuetara eraman ahal izateko. Eta burujabetza behar dugu, zerbitzu publikoak indartuko dituzten eta jendea babestuko duten politika publikoak egiteko beharrezko tresnak gure esku izateko.