AKTUALITATEA


| 2025-06-05 17:30:00

EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan galdetu du ea Bizkaiko foru Aldundiak Carlos Alzaga diputatuari azalpenak eskatu dizkion 2024ko adierazpenean sartu ez ziren eta, aldiz, 2025eko adierazpenean jasota dauden ondasun eta jarduerei buruz.

 

EH Bilduk egiaztatu ahal izan duenez, alde nabarmenak daude Alzagak, egungo Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatuak, 2024ko ekainaren 6an eta 2025eko martxoaren 28an egindako ondasunen aitorpenen artean. Zenbait ondasun eta jarduera 2025eko aitorpenean agertzen dira, baina 2024koan ez ziren agertzen, besteak beste, titular den enpresa baten ondasun guztiak eta 700.000 inguruko balioa duten akzioak, baita ere titulartasuneko ibilgailuak eta gordailuak ere.

 

Batzarkide-talde subiranistak bere ekimenean eskatu du, Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko egungo diputatuari aipatutako azalpenak eskatu bazaizkio, Batzar Nagusietan partekatzea zein izan da 2024an hainbat ondasun ez sartzearen arrazoia.

 

Halaber, Ager Izagirre Herri Administrazioko eta Erakunde Harremanetako diputatuari zuzendutako interpelazioan galdetu EH Bilduk galdetu du ea Aldundiak izapideren bat edo prozeduraren bat hasi duen Carlos Alzaga diputatuak 2024an egindako adierazpenaren balizko arau-haustea ikertzeko, eta, hala bada, zein izan den prozedura horren ondorioa. Carlos Alzaga diputatuak 2024ko adeierazpenean sartu ez duenari dagokionez, EH Bilduk Aldundiari galdetu dio ea 2025eko adierazpenean agertzen diren datuekin bateraezintasun-azterketa gehiago egin dituen edo egiteko asmoa duen, eta, egin badu, zein ondorio duen.

 

EH Bilduk larritzat jo ditu gertakari horiek; izan ere, ondasunen eta jardueren aitorpenetan datu guztiak behar bezala ez emateak baliogabetu egiten du adierazpen horiek izaera publikoa eta nahitaezkoa duten gardentasunaren helburua.