Gaizka Suarez Iparragirre izango da Bilboko EH Bilduko arduradun politiko berria. Azken bi egunetan egin den bozketa telematikoaren emaitzen arabera, %90,24ko babesa jaso du, %3,66a ezezko bozka izan da eta %6,1a bozka zuria.
Suarezek (1995, Bilbo, Deustu) gaztetatik Bilboko herri mugimenduetan eta herrigintzan parte hartu izan du. Telekomunikazio ingeniaritzan gradua du eta masterra Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta, gerora, industrian profesionalki aritua da.
Bilboko Idazkaritza eta Mahai Politiko berria urtarrilaren 17an, larunbatean, Bilbon egingo den ekitaldi batean aurkeztuko da.