AKTUALITATEA


| 2022-05-20 11:28:00

Asier Gonzalez, EH Bilduko zinegotziaren ustez, "guztiz desegokia" izan da Gonzalo Olabarria Gobernantza zinegotziak eta Amaia Arregi Segurtasun zinegotziak batzordean agerraldia egin izana Udaltzaingoaren antolaketa-aldaketa jendartean iragartzeko; izan ere, bere ustez, “negoziazio-denborak errespetatu beharko lirateke, ordezkaritza sindikalaren aldetik alternatibak edo hobekuntzak jaso arte itxaron eta edozein aldaketa iragarri aurretik akordio batera iritsi”.

"Agerraldi hau kaltegarria da, eta harremanak gaiztotzen baino ez du laguntzen", gaineratu du. Gainera, esan duenez, agerraldia “ez zen beharrezkoa, ez delako datu garrantzitsurik eman, eta ez zelako horiek aztertzeko ez gunea ez unea”.

Gonzalezek esan duenez, “analisi eta aldaketa-proposamenak Segurtasun Itunaren bileretan aztertu behar ziren, diskrezioz”, aldiz EH Bilduko zinegotziaren iritziz, “gaurko ekitaldia Udaltzaingoaren protestei erantzuteko Udal Gobernuaren saiakera baten antzekoa da”.