AKTUALITATEA


| 2025-09-19 08:55:00

Patxi Xabier Fernandez EH Bilduko zinegotziak gogorarazi du urtebete baino gehiago igaro dela TAO sistema berria martxan jarri zenetik, eta, beraz, "balantzea egiteko garaia da eta baita hobekuntzak egiteko momentua ere, funtzionamendua behar bezalakoa izan ez den kasuak konpontzeko momentua, alegia".  Horrela, alderdi soberanistak TAOren Ordenantza aldatzeko eskatzen du mozio baten bidez, hobekuntzak ezartzeko, batez ere mugikortasun murriztua duten pertsonei dagokienez. Mozio hori iraileko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. 

Patxi Xabier Fernandezek adierazi duenez, bere proposamenaren bitartez, besteak beste, honakoak eskatzen dituzte: txartel urdinaren titularrek TAOk araututako eremuan aparkatu ahal izatea eta mugikortasun urriko pertsonek aurretik utzitako eremu batean berriro aparkatzeko ordu eta erdi itxaron behar izatearen murrizketa kentzea. 

Era berean, gure hirira sartzen diren mugikortasun murriztua duten pertsonei aldi baterako aparkatzea erraztea proposatzen du EH Bilduk eta informazio kanpaina bat abiaraztea txartel urdinen erabilera okerra eta iruzurra saihesteko.  

"Mugikortasun urriko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten neurriak dira, OTAren funtzionamendua ere optimizatuz. Hori dela eta, espero dugu gobernu taldearekin akordio bat lortzea ordenantza aldatzeko", amaitu du.