AKTUALITATEA


| 2020-04-22 10:34:00

EH Bildu Bilbo udal taldeak, apirilaren 30eko udalbatzarrean eztabaidatu ahal izateko, gastu-araua malgutzeari buruzko mozioa soilik mantenduko du, "beharrezkoa" den neurria baita COVID 19ak sortutako osasun-alarma egoeraren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko, EH Bilduk Bilboko Udal Gobernuari aurkeztutako Erreskate sozialerako eta Suspertze ekonomikorako proposamenean jasotzen den moduan. Mozio horretan honakoa proposatzen du EH Bilduk:  Bilboko Udalak Espainiako Gobernuari eskatzea gastuaren malgua efektiboa izateko kopurua eta formak ahalik eta arinen zehatz ditzala.

EH Bildu Bilbok martxoko Osoko Bilkurarako aurkeztuta zituen gainerako mozioak kendu ditu eta horiek hurrengo Osoko Bilkuran aurkeztuko ditu; izan ere, Jone Goirizelaia bozeramaleak azaldu duenez, apirilaren 30ekoa “ohiko osoko bilkura bat da ezohiko egoera batean, eta horrek arduraz jokatzera eta lehentasunak finkatzera behartzen gaitu”. “Une honetan, EH Bildu Bilbo udal taldearentzat lehentasuna da COVID 19aren ondorioz bizi dugu osasun-alarmaren egoerari eta horren ondorioei aurre egitea", gaineratu du.

Hori dela eta, adierazi duenez, gastu-muga malgutzeko mozioari eustea erabaki du, "inoiz baino beharrezkoagoa" delako. "COVID-19ak eragindako osasun krisiak sortzen dituen ondorio sozio-ekonomikoak kontuan hartuta, premiazkoa da hainbat arlotan neurriak aktibatzea,  EH Bildu Bilbok Erreskate sozialerako eta Suspertze ekonomikorako proposamenean proposatu dugun bezala", gogorarazi du.

Hala ere, proposamen horiek eta beste batzuk martxan jartzeko "udal aurrekontua birformulatzea ezinbestekoa" dela azaldu du Goirizelaiak, eta, horretarako, besteak beste, "Espainiako Gobernuari udalen gastu araua malgutzeko eskatzea proposatzen dugu, Kongresuan hartutako konpromisoa baita".

Hori dela eta, EH Bildu Bilboko udal taldeak mozioa mantendu du eta akordioa lortzea espero du, “egungo egoerari eta ondorioei aurre egiteko norabide berean arraun egin behar delako", azpimarratu du Goirizelaiak.