AKTUALITATEA


| 2020-04-23 12:55:00

 

Bilboko EH Bilduren udal taldeak deitoratu egin du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Jai Batzorde Mistoa deitu ez izana gaur Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiekin eta Donostia eta Gasteizko alkateekin egingo duen bileraren aurretik; izan ere, egungo osasun alerta egoeran, egutegian aurreikusitako kultura- eta jai-ekitaldiei buruzko erabakiak eztabaidatu dituzte bilera horretan.

Jone Goirizelaiak, Bilboko EH bilduko bozeramaileak, gogorarazi duenez, Bilboko Konpartsek jai batzorde mistoaren bilera eskatu dute gai horri buruz hitz egiteko. "Ezinbestekoa iruditzen zitzaigun alkateak, lehendakariarekin egin beharreko bilerara joan aurretik eta erabakiak hartu aurretik, Jai Batzorde mistoa egitea, bertan alkatetzak, oposizioko taldeek eta konpartsak parte hartzen dugulako eta guztion artean informazioa kontrastatzeko eta guztion iritziak ezagutzeko ezinbestekoa zelako", adierazi du.

"Aste Nagusiaren ezaugarri nagusia beti izan da jai herrikoia, parte-hartzailea, bilbotarrek antolatutakoa eta bilbotar gizarte osoaren inplikazioa duena", adierazi du Goirizelaiak. Alkateak "gure jaien izaera eta eredua kontuan hartu behar zituen eta batzorde mistoa egin behar izan zuen, lehendakariarekin bilera egin aurretik".