AKTUALITATEA


| 2021-10-13 14:43:00

Gaur Colón de Larreategi kaleko 13. zenbakian dagoen udal eraikina enkantean jarri da, 7,9 milioi euroko prezioa eskaini duen interesdun bakarrarekin.

Salmenta honekin Udalak galdu egin du 6. barrutia udal etxebizitzaz hornitzeko aukera.

Behin erabakia hartuta, EH Bilduk proposatu du eragiketa honen irabazia alokairu-erregimeneko udal-etxebizitza berriak sustatzera bideratzea.

Etxebizitzaren arazoa lehen mailako arazoa da Bilbon, eta politika ausartekin konpondu behar da. Horrela bakarrik lortuko dugu merkatuko prezioak arautzea eta gure gazteei aukerak ematea.

Honekin batera urriko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko aurkeztutako mozioa atxikitua.