AKTUALITATEA


| 2020-04-30 19:55:00

Simone Beavoirrek esana omen, emakumea ez dala sortzez egiten; ekinez egiten dala. Duda barik, gure atezain zurigorriaren doai printzipala horixe bera da, urratsez urrats beti aurrera jotzea, sekula atzea ahaztu gabe. Iruñako Lagunak futbol taldetik Extremadurara egin zuen salto ausarta, eta ekinez lortu zuen merezitako lekua Athleticken.

Zelaian eta aldagelan jokoa banatuz lagun eta jokalari paregabea bihurtu zen. Emakumeen futbolean komenioa lortzeko borrokan aurrelari aritu izan da, eta bere taldekideen baldintzak hobetzen ere tematu da. Balore kolektiboen ikurra da Ainhoa, zelaian eta herrian, jokoan eta konpromisoan.

Emaiozue eskularru parea Ainhoari eta ikusiko duzue kirol-izar bat. Emaiozue arrazoi bat borrokarako Ainhoari, eta zuekin egingo du bidea, beti euskara ahoan.

Ainhoa, betidanik erakutsi dituzun ahalegin-, adiskidetasun-, lan- eta elkartasun-balioek, bai kirol mailan, bai maila pertsonalean, erreferente bihurtu zaituzte Euskal Herriko neskato eta emakume guztiontzat.

Eskerrik asko Ainhoa, zu zara nagusia!

Jone Goirizelaia, EH Bildu Bilbo udal taldearen bozermalea