AKTUALITATEA


| 2019-10-04 10:38:00

Aurreko astelehenean, irailak 23, Alkatetzak jakinarazi digu, kiroldegietako zerbitzuetako langileen eta enpresaren arteko lan-gatazka dela eta, EHBilduk erregistratu zuen mozioari ezetz esan zaiola. Hasteko, Udalbatzaren gai ordenean ez zegoela harriduraz ohartzean jakin dugula azpimarratu nahi dugu. Alkatearen ahalmeneko erabakia izanda, eta mozioaren inguruan kontrako iritzia izan dezakeela errespetatuz, gako batzu jakinarazi nahi ditugu:

  • Aurretik erabaki hau ez ezagutzea salatzen dugu. Ezin izan ditugu ekimenaren zehaztasunak azaldu, ez genekielako bertan behera geratuko zenik.
  • Erabaki hau hartzera bultzatu duen argudioak errefusatzeko asmoz, zera ulertzen dugu: “Udalak CEBEKen ordezkariei exijitu behar dizkie Bizkaiko kiroldegi eta igerilekuetako langileekin hitzarmen kolektiboa adostea, lan baldintza duinak bermatuko dituena”, gatazka honetan Udalak ezin duelako ezikusiarena egin, Basauriko familien, herritarren eta erabiltzaileen kalterako bada. Gure iritziz, langileen lan-baldintza duinak izateari ezin dio entzungor egin Udalak, azken finean zerbitzuaren azken kontratatzailea Udala bera bada, azken erantzulea edo arduraduna, hain zuzen ere. 
  • Azkenik, azpimarratu nahi dugu, beste udalerri batzuetan mozio hau inolako arazorik gabe onartzen dabiltzala.