Basauriko EH Bilduk orain aurkeztutako L5ren ibilbide orokorra defendatu du (L3rekin lotura
zuzena mutur batean, eta Usansoloko muturrean lotura zuzena Euskotreneko linearekin), eta
horregatik pozten gaitu lanak epe laburrera hasiko direla jakiteak. Baina ETSk aurkeztutako
Sarratuko intermodalaren proiektuaren berri izan genuenetik, bere planteamendu desegokia salatu
du.
Gure ustez, lotsagarria da Usansoloko Ospitalera metroz joateko Basauriko bizilagunek bi tren-
aldaketa egin behar izatea, bata Etxebarriko geltokian eta bestea intermodalean bertan.
Horregatik guztiagatik, gizarteratze eta salaketa kanpaina bat hasi genuen. Lehenik postontzi-
banaketa baten bidez, eta ondoren, hitzaldi ireki baten bidez. Salatu nahi dugu proposamen horrekin
Basauri beste behin galtzaile ateratzen dela, eta larriagoa dena, ez zitzaiola erantzuten Basauriko
kolektiboen aldarrikapen historikoari.
Salaketa horren aurrean, gobernu-taldeak fitxa mugitu zuen, baina partxea bilatzeko, ez benetako
intermodal baterako irtenbide integral bat bilatzeko.
“Sarratuko intermodala BAI, baina EZ horrela” plataformak antolatutako hitzaldiaren ondoren, gure
kezka berretsi egin da. Hitzaldira Loly de Juan (Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Azpiegituren
zuzendaria) eta Julián Ferraz (ETSko Zuzendaritza Nagusiaren zuzendari ondokoa) bertaratu ziren
azalpenak ematera. Bertan jakinarazi zen L2 eta L5 lotzeko aukerak aztertzen ari zirela.
Uste dugu orain partxeak bilatzen ari direla gaizki planifikatutako eta diseinatutako proiektuari
konponbidea emateko.
Hasieratik, EH Bilduk intermodalaen kokapena aldatzeko aukera aztertzea proposatu du, L2 eta L5
lineak zuzenean konektatu ahal izateko. Aukera egokiena dela uste dugu.
Larria iruditzen zaigu ia 400 milioi inguruko inbertsioa suposatuko duen proiektu baten aurrean,
40.000 basauriarrek Usansoloko Ospitalearekin duten konektibitatea hobetzea kontuan ez hartzea.
Baita Hego Uribeko eskualdeko gainerako herriekin eta Bizkaiko beste zona batzuekin ere, adibidez
Durangaldea, Arratia eta Busturialdea. Horregatik guztiagatik, Sarratuko intemodalerako
konponbide integrala eskatzen dugu.