AKTUALITATEA


| 2022-12-07 11:47:00
EH Bildu Basaurik jakinarazi duenez Exabier Arrieta EH Bilduko oinarriek berretsi dute, Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak prozedura zuzena izan dela konfirmatu ostean.
Exabier Arrietaren hautagaitza aho batez onartu da. Parte hartzea % 55ekoa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.
Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baieztatu du ez dela alegaziorik aurkeztu.