AKTUALITATEA


| 2023-05-30 16:55:00

Pasa den igandean egindako udal hauteskundeetan, 244 boto eskuratu zituen EH Bilduk. Horrela, Udalean dauden 9 zinegotzietatik 4 eskuratu ditugu, orain arte baino 1 gehiago, EAJ zuen gehiengo absolutuari amaiera emanez. Jeltzaleek 4 zinegotzi eskuratu dituzte, 2019an baino bat gutxiago eta iBarrikak 1.

Gure aldetik, botoa eman eta azken hilabeteetan antolatu ditugun ekimenetan parte hartu duten herritarrak eskertu nahi ditugu.

Egoera berri honen aurrean aldaketarako aukera zabaldu da Barrikan. Hortaz, iBarrikarekin batzartuko gara Xabier Errementeria gure hautagaia babes dezan datorren ekainaren 17an egingo den udal osaketan. 44 urtez EAJren esku egon den gobernuaren aurrean, udal kudeaketa eredu berri baten aldeko apustua da gurea, hauteskunde programan jaso ditugun proposamenetan oinarrituta. 

Datorren legegintzaldian, Xabier Errementeria, Susana Álvarez, Isusko Bilbao eta Yolanda Contreras izango dira EH Bilduren zinegotziak.