Urriaren 6an sartutako mozioak proposamen zehatz bi egiten ditu. Lehena, osoko bilkuren aktak Barrikako Udalaren webgunean jasotzea. Bigarrena, kontratu txikiak gutxienez hiru hilean behin kontratatzailearen profilean argitaratzea.
Gaur egun, Barrikako Udalak ez du lehena ez bigarrena betetzen. Osoko bilkuren aktei dagokionez, 2022ko maiatzaren 11ko plenoaren aktak dira webgunean dauden azkenak, hau da, Udalaren webgunean ez dago azken bi urteotako plenoen aktarik, bi hilabetean behin ohiko osoko bikura bat egiten den arren.
Kontratu txikiei dagokienez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 63.4 artikuluak esaten du kontratu txikien inguruko informazioa gutxienez hiru hilean behin argitaratu behar dela, hortaz, ondoriozta daiteke Udala ez dela ari legea betetzen.
Gardentasuna noizko?
Badirudi EAJren esku dagoen Udal Gobernuaren nahia dela herritarrak ezeren berri ez izatea dela, “ahalik eta lekuko gutxien geroz eta hobeto”.
Agian, informazioa ezagutzeak beraien ezgaitasuna agerian utzi dezan beldur dira eta horregatik, ahalik eta gutxien azaleratu hobe.
EH Bildurentzat ezinbestekoa da informazio guztia azaleratzea eta herritarrak jakinaren gainean egon daitezela. Horregatik, mila aldiz esan eta egin behar bada ere, ez dugu amore emango eta gardentasunaren aldeko lanean jarraituko dugu.