AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Gaur lindanoaren arazoa konpontzeko urratsez hitz egin badezakegu, oposizioaren ekimenari esker da, eta ez gobernuari esker

| 2019-12-27

Eh Bilduk udal gobernuaren ekimen politikorik eza kritikatu du, izan ere, alderdi subiranistak bultzatutako bi mozio baino ez ziren eztabaidatu atzoko osoko bilkuran.


Lindano kutsaduraren arazoa konpontzeko, tokiko ekintza-mahaia eratzea eskatuko dio EH Bilduk Udalbatzari

| 2019-12-20

María Solarrek salatu du udal gobernuaren utzikeria osasun publikoko arazo larri honen aurrean, eta martxoan Eusko Legebiltzarrak kaltetutako udalerrietan ekintza-mahai horiek sortzea aho batez onartu zuenetik, Barakaldon ez dela ezer landu.


EH Bilduk merkataritza txikia babestuko duten politika publikoak exijitu ditu

| 2019-12-19

María Solar Barakaldoko zinegotziak eta Iker Casanova legebiltzarkideak, Barakaldon merkataritza txikiak bizi duen egoera larriagatik kezka duela EH Bilduk adierazi zuten atzo Gurutzeta auzoan egindako agerraldian, Erakundeetan merkataritza txikia babesteko eta sustatzeko hartzen ari diren neurriak azaldu zituzten, ekonomiarentzat ez ezik, gure hiriei bizia eta segurtasuna emateko ere funtsezkoa den sektorea delako merkataritza txikia.


Lindanoaren arazoari aurre egiteko mozioa aurkeztu dugu

| 2019-12-13

Gaur goizean, Maria Solar zinegotziak EH Bilduk bultzatutako eta Elkarrekin Barakaldok babestutako mozio bat erregistratu du, herri mailan lindanoaren arazoari erantzun bat emateko mahai instituzionala martxan jartzeko.


Eraldatzeko hausnarketak 2022. Ondarroako Etxelilaren adibidea.

Barakaldok badu Emakumeen Etxea, bai... Baina emakumerik gabekoa. Urtebete da Amaia del Campok ekimen hau iragarri zuenetik: proiekturik gabeko etxea, edukirik gabekoa, helbururik gabekoa eta aurrekonturik gabekoa. Hau al da Barakaldok behar duena? EH Bildutik Emakumearen Etxearen aldeko apustua egiten dugu, baina eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna gisa. Asmo horrekin, hainbat proiektu ezagutu ditugu, hainbat emakume teknikarekin, talde feministekin... hitz egin dugu… Emakumeen Etxea nola planteatu beharko genukeen sakontzeko hain zuzen ere. Adibide horietako bat aurkezten dizuegu bideo honetan: Ondarroako Etxelila.

2022-06-03 18:00:00

Eraldatzeko hausnarketak 2022. Bilboko Koloretxeren adibidea.

Barakaldok badu Emakumeen Etxea, bai... Baina emakumerik gabekoa. Urtebete da Amaia del Campok ekimen hau iragarri zuenetik: proiekturik gabeko etxea, edukirik gabekoa, helbururik gabekoa eta aurrekonturik gabekoa. Hau al da Barakaldok behar duena? EH Bildutik Emakumearen Etxearen aldeko apustua egiten dugu, baina eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna gisa. Asmo horrekin, hainbat proiektu ezagutu ditugu, hainbat emakume teknikarekin, talde feministekin... hitz egin dugu… Emakumeen Etxea nola planteatu beharko genukeen sakontzeko hain zuzen ere. Adibide horietako bat aurkezten dizuegu bideo honetan: Bilboko Koloretxe.

2022-06-03 18:00:00

Barakaldoko herripapera 15. 2024ko urtarrila

2024-01-29

Barakaldoko herripapera 14. 2023ko urria

2023-10-30

Barakaldoko herripapera 13. 2023ko uztaila

2023-07-05

Barakaldoko herripapera 12. 2023ko martxoa

2023-03-10