Barakaldoko udaletxerako hautagaia Liher Imazek, EH Bilduk bere herri programan Barakaldo jasangarria lortzeko bidean dituen proposamen batzuk zerrendatu ditu gaur goizean Errekatxon egindako ekitaldi batean. Horien artean, Hegoaldeko Tren Saihesbidearen taxuzko proposamenari ezezko borobila, lur kutsatuak berreskuratzeko plana eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorra behingoz indarrean jartzea dira nabarmenenak
Gurutzetan antolatutako eta euria eta eguraldi txarra protagonista izan duen ekitaldi batean, Iraide Kareaga hautagaiak hurrengo udal hauteskundeetarako EH Bilduren herri programak gazteriarentzat biltzen dituen proposamenak aurkeztu ditu.
Ostegun arratsaldean Zuazo Arteagabeitia auzoan ospatutako ekitaldian aurkeztu ditu EH Bildu hurrengo hauteskundeetarako dituen proprosamenak etxebizitza eta merkataritza arloetan. Aurkezpenean Iraide Kareaga eta Mikel Fernandéz egon dira, Barakaldoko zerrendetan bigarren eta hirugarren postuan daudenak hurrenez hurren. Hainbat auzokide bidu zituen ekitaldiak, nahiz eta haizeak zailtasun handiak eragin zituen.