AKTUALITATEA


| 2019-05-13 13:56:00

Maria Solar alkategaia eta Mikel Fernández hautagaia gaur eguerdian Arrontegin egindako agerraldi batean hartu dute parte, astelehenero bezala pentsiodunek Herriko plazan antolatutako elkarretaratzean egon ostean. Ekitaldi honetan EH Bilduk bere herri programan biltzen dituen nagusientzat proposamenak azaldu dituzte.

Mikel Fernández Víctor Hugo gogoratzen hasi du bere hitzartea. Hugoren "Los miserables" lanean azaltzen da badagoela pobrezia baino goibelagoa: miseria. Eta "egoera goibeltsuan daudela adinekoak gaur egun" adierazi du Fernándezek. Beraien harrera negozio bihurtu baitute, eta hamaika lan gatazkak daude sektorean gogorazi du. "Zenbat nagusik ordaindu dezakete 2 mila euro hilero egoitza batean egoteko" galdetu du Mikelek. Honi aurre egiteko, hautagaiak EH Bilduren eremu honetarako proposamen nagusia aurkeztu du: Zahar-etxe publiko bat martxan jartzea, baliabide faltagatik inor ez dela bazterturik geratuko bermatzeko.

Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua hobetzea da koalizioaren beste proposamen bat, bai bere jarduketan, bai harrera-ratioan. Zerbitzua udalekotzea proposatzen du EH Bilduk. Izan ere, Fernándezen ustez zerbitzua pribatua izatea galerak ekartzen ditu zerbitzuan, pertsonak lehentasuna galtzean etekin ekonomikoaren mesedetan. 

Eguneko zentroak handitzea ere proposatzen du EH Bilduk, eta egungo instalzaioak hobetzea.

Bukatzeko, hauatagaiak azaldu du adinekoek ezinegon kulturalak ere badituztela, "txitxarrilloaz" haratago. Horregatik EH Bilduk bere herri programan sartu du hilean behin nagusientzat zuzendutako programazioa eskaintzea Barakaldo Antzokian. Era berean, Kantagune eta Dantzagune dantza eta abesbatza taldeen laguntzarekin auzoz-auzo antolatzea proposatzen dute. Elkarrekin dantzatzea eta abestea, herri egiten gaituelako.