AKTUALITATEA


| 2021-12-28 16:52:00

EH Bilduk udal aurrekontuaren zirriborroari egindako 29 zuzenketak ukatu zituzten EAJk eta PSEk atzo izandako udal batzorde batean. Proposamen sorta ia 3 milioi eurora iristen ziren, eta krisiaren kalte handienak jasan dituzten sektoreei eta egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzea zuten helburu.

Alderdi soberanistak aurrekontuari egin zizkion zuzenketak azaldu ditu gaur. Bertan, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Sailarentzako inbertsio garrantzitsua nabarmentzen zen, milioi eta erdi euro inguruko zuzenketak jasotzen baizituen. 700 mila euro jasotzen zituen langabeei lan-merkatuan baldintza duinetan sartzen laguntzeko balizko udal enplegu batek; 300 mila euro merkataritza txikiko kontsumo-bonuetarako eta 150 mila eta 100 mila euro, hurrenez hurren, ekipamendu publikoetako langileen kontratazioa indartzeko eta auzoko saltokiak irekitzea sustatzeko.

Emakumearen Saila EH Bilduren beste apustu garrantzitsuenetako bat zen udal inbertsio publikoa indartzeko. Guztira, 400 mila euro baino gehiagoko 5 zuzenketarekin, koalizio abertzaleak sail honen aurrekontua ia bikoiztea proposatzen zuen, María Solar, EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, “emakumeak ez izateko berriro krisiaren kaltetu handienak”. Udaltzaingoaren genero-indarkeriako unitatea garatzea (duela gutxi aurkeztu dena, baina aurrekonturik esleitu gabe); hiru berdintasun-teknikari berri kontratatzea beste udal sail batzuekiko politiketan zeharkakotasuna indartzeko; umezaintza-gune bat sortzea; eta azkenik indarkeria matxistaren biktimei arreta juridikoa emateko indartzea ziren alderdi subiranistaren proposamenak eremu honetan.

Hezkuntza eta euskararako proposamenak ere nabarmentzen ziren, bien artean 200 mila eurotik gora jasotzen baizuten. Besteak beste, EH Bilduk eskatuzen zuen euskara indartzeko inbertsio gehiago egitea jolastokietan eta eskolaz kanpokoetan, eta behin-behineko karpak jartzea estalkirik ez dagoen ikastetxeetako patioetan. María Solarrek gogorarazi duenez, “pandemia egoeran jarraitzen dugu, ikasleek Covid protokoloak betetzen jarraitu behar dute, eta iaz, proposamen hau bete zen aurrekontu parte-hartzaileetan boto gehien lortu zituztenetako bat izan zelako”.

Gazteen jarduerak eta espazioak indartzea eta onartu berri den Droga Mendekotasunen Planari esleipen ekonomikoa ematea ziren beste proposamenetako batzuk. Gainera, koalizioak 400 mila euro inguruko hiru zuzenketa proposatu zituen Barakaldo Kirolak erakunde autonomoarentzat. Besteak beste, Arrontegi HAPOko azpiegitura abandonatua berreskuratzea bertan patinaje-pista, rokodromoa eta parkourra izango dituen funtzio anitzeko kirol-espazio bat sortzeko eta Portuko dartsena berreskuratzea, ur jarduerak sustatzeko helburuarekin porposatu du EH Bilduk. Baina, esan bezala, proposamen hauek guztiak atzera bota zituzten EAJk eta PSEk atzoko udal batzordean.