Belit Solarrek, Barakaldoko Udaleko zinegotziak, aurkeztu du alderdi subiranista eta ezkertiarrak erregistratu duen ekimen hau, Udal Gobernuak aintzat har dezan eta, aztertu ondoren, etorkizun hurbilean garatu ahal izan dadin.
Solarrek adierazi duenez, “Alkatetza Arloari eta Garapen Iraunkorreko Arloari Lutxanako Serralta zumardia berreskuratuko duen zuhaizti berdeko korridore bat sortzea proposatu diegu. Aurkezten dugun proiektuaren helburua da fabriken arteko errepide berriaren espazioa berreskuratzea, Oxinorte fabrikaren hormatik bidegorri berrira doan tartean, eta, horrela, auzoa konpentsatzea, duela 2 urte moztutako 40 zuhaitzengatik.
Barakaldoko Udaleko EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, “zuhaitzek gure auzoak ingurune jasangarri bihurtzen dituzte, zarata eta kutsadura atmosferikoaren hautsa murrizten dute, kaleetan giro naturalak sortzen dituzte eta tenperaturak leuntzen dituzten mikroklimak errazten dituzte. Azken batean, zuhaitzek ongizate dakarte”.
Belit Solarrek gogorarazi du “uztaileko Osoko Bilkuran aho batez onartu zela Barakaldo Tokiko Gobernuen + Biodibertsitatearen Sarera eta Mugarik Gabeko Basoen Sarera atxikitzea. Hori dela eta, Udalbatzak hartutako hainbat akordio eta atxikimenduetatik haratago, proposamen honekin aurrera egiten dugu Lutxanarako eta Barakaldorako politika erreal eta positiboetan”.
“Proiektuak bere helburua bete dezan, 3 jarduera-ardatz jorratu beharko ditu:
Amaitzeko, zinegotzi subiranista eta ezkertiarrak adierazi du “espero dugula gure proposamena kontuan hartzea eta Lutxanak laster berreskuratzea merezi duen zuhaiztia”.
Belit Solar
(Barakaldoko EH Bilduko zinegotzia)