AKTUALITATEA


| 2023-12-27 11:30:00

EH Bildu Barakaldok, Elkarrekin Podemosek eta Alderdi Popularrak eskaera bateratua erregistratu dute Barne Antolaketa, Ekonomia, Ogasun, Ondare eta Kontratazio Batzordea deitzeko.

Barakaldoko Udaleko EH Bildu, Elkarrekin Barakaldo eta Alderdi Popularraren Udal Taldeetako bozeramaileek, sindikatuekin batera zerbitzu publikoetako langileen lan egoera kezkagarria eta behin-behinekotasuna egiaztatu ondoren, eskaera bateratua erregistratu dute gaur goizean, Barne Antolaketa, Ekonomia, Ogasun, Ondare eta Kontratazio Batzordea deitzeko. Ekimen hau muturreko egoera baten aurrean aurkeztu da, zeinak, gainera, eragin negatiboa baitu zerbitzu publikoen kalitatean.

Gobernu taldeak Barakaldoko EPEekin zerikusia duten prozesuei buruzko informaziorik eskaintzen ez duteeen   honetan (urteak daramatzate geldirik), osoko bilkuran langile publikoen lan-eskubideetan aurrera egiteko hartutako erabakiak bete ez direnez, eta EAJk eta PSEk sindikatuekin negoziatzeari uko egin diotenez, oposizio plural hau osatzen dugun alderdietatik informazio-batzorde bat eskatu diogu Barne Antolaketako arloari, bertako zinegotzi ordezkariak (David Solla, EAJ) azalpenak eman ditzan Barakaldoko udaleko plantillaren ezegonkortasun-egoerari buruz.

 

Aurkeztutako eskaeran aztertu beharreko gaiak zehazten ditu. Zehazki:

  • 2023ko apirilaren 27ko osoko bilkuraren erabakia ez betetzea.
  • 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren proposamena blokeatzea eta geldiaraztea, negoziatzea eta onartzea.
  • Gobernu Batzordeak, gehiengo osoz, enplegu publikoaren eskaintza luzatzea eta iraungitzea onartzea.
  • Geldialdia 2022ko Egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoarekin lotutako prozesuetan.
  • 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzarekin lotutako prozesuetan ez jardutea.