AKTUALITATEA


| 2023-05-21 13:17:00

EH Bilduk kanpainako ekitaldia egin du gaur eguerdian Errekatxon, Maria Solar alkategaiak, Liher Imaz udal hauagaiak eta Raul Mendez Batzar Nagusietarako hautagaiak parte hartuta. Beren hitzaldietan, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako programetan indar subiranistak mugikortasun eta garapen jasangarriaren arloan prestatu dituen proposamenak azaldu dituzte.

Maria Solar alkategaiak, larrialdi soziala udal ekintzaren agenda politikoaren lehen lerroan jartzea eskatu du, eta hori lortzeko Udalak gobernuan modu berriak eta gai honen inguruan politika ausartagoak behar dituela azpimarratu du. Barakaldoko Udalak duela lau urte larrialdi klimatikoa deklaratu bazuen ere, “Amaia del Camporen gobernuak “ez duela gai hau serio hartu” kritikatu du Solarrek, eta Serraltako zuhaitzen mozketaren adibidea gogorarazi du. Era berean, Solarrek gogora ekarri du Hiri-zuhaitzen araudia aho batez onartu zela arren, azken hilabeteetan hainbat aldiz urratu dela salatu dute kolektibo ekologistek. Alkategaiak, gainera, baliabide naturalak, ondasun publikoa gisa defendatu beharraren aldarrikatu du, eta gogorarazi du Barakaldoko udalerriaren % 70 landakoa dela

Beste mugikortasun-eredu bat

Raul Mendez Batzar Nagusietarako hautagaiak kontrajarri egin ditu EH Bilduk Bizkaian eta Barakaldon aurkezten duen eredua eta EAJren eta PSEren udal eta foru gobernuen mugikortasun politika. Hala, Errekatxotik kritikatu egin du jeltzaleek eta sozialistek, Supersur gutxiegi erabiltzen diren eta garestiegiak izandako errepideen alde egindako apustua, hala nola, Supersur. Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua ere kritikatu du, eta batak eta besteak Errekatxoan eta Gorostizan eragin handia izan dute  eta izango lukeela adierazi du. Horien ordez, Mendezek EH Bilduren eredua aldarrikatu du, gizarte eta ingurumen aldetik jasangarriagoak diren azpiegiturak proposatzen dituena, eta, zehazki, HTSren proiektuaren aurrean, EH Bilduk sozialki eta ekonomikoki errentagarriagoak diren alternatibak bultzatzearen alde egiten duela nabarmendu du.

Era berean, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena izango duen mugikortasun-eredu bat bultzatzeko beharra azpimarratu du hautagai subiranistak. Zentzu horretan, udal mailan, EH Bilduk kotxe pribatuaren erabilera murrizteko proposamenak aurkeztu ditu, hala nola auto partekatuaren programak, disuasio-aparkaleku berriak, edo bidegorrien sare oso eta funtzional bat, auzoak eta zerbitzuak hiri-sarearen bidez lotuko dituena.

Barakaldo jasangarri baterako proposamenak

Bestalde, Liher Imazek, Barakaldoko Udalerako hautagaiak, Barakaldo jasangarriagoa lortzeko EH Bilduren proposamen batzuk azaldu ditu. Birziklapen gehien egingo duten etxeentzako pizgarri fiskalak, edo itzultze- eta sari-sistema baten bidez birziklatzea sarituko duen “Reciclos” ekimena, birziklapena areagotzeko proposamenetako batzuk dira.

Imazek adierazi duenez, EH Bilduk udaltzaingoan ingurumen unitate bat sortzea proposatzen du, eta legez kanpoko zabortegiak identifikatzeko eta ezabatzeko konpromisoa hartu du. Gainera, EH Bilduko balizko gobernuak zuhaitz landaketa bultzatuko lukeela agindu du, 3 biztanleko zuhaitz bat lortzeraino.

Era berean, EH Bilduk landa ingurunerako proposamen sorta bat aurkeztu du. Besteak beste, honako hauek proposatzen dituena: baso-jarduerarako plan tekniko bat, baso autoktonoak lehengoratzeko; baso-koadrila bat sortzea, mendiak eta bideak garbitzeko; edo nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan belaunaldi-erreleboa bermatuko luketen ekintzak bultzatzea, aukera hori langabezian dauden edo lehen sektorerako bokazioa duten pertsonei eskainiz.

Azkenik, Imazek, zonalde horretarako proposamen zehatzak aurkeztu ditu, hala nola, Errekatxoko frontoia estaltzea, edo Castaños Jauregia baserria eraikin historiko gisa birgaitzea eta Gorostizarako lokal sozial batera bideratzea.