AKTUALITATEA


| 2021-07-30 13:43:00

Atzoko ikasturte politiko honetako azken osoko bilkura, berriz ere egiaztatu da Barakaldoko udal-kudeaketaren narriadura demokratikoa. Udalean eztabaidarako eta erabakitzeko organo gorena izan beharko litzatekeena izapide hutsa bihurtu da; Gobernu Taldeko bi alderdiek, EAJk eta PSEk, aldez aurretik diseinatu eta adostutako politikak gauzatzeko arauz beharrezkoa den esparru hutsa. Pandemiak jota eta krisi historiko baten erdian, Barakaldoko ustezko parte-hartze, eztabaida eta erabaki organo gorenak ez die erantzun bere funtzio teorikoei. Ez da etorkizuneko inolako planik eztabaidatu, eta ez da aparteko neurririk hartu aparteko egoera bati aurre egiteko. Oposizioaren proposamen-jarduerak ez balira, osoko bilkurek ez zituzkeen inolako edukirik edo eztabaidarik ikasturtean zehar.

Askotan salatu dugu EH Bildutik jeltzaleek eta sozialistek, euren itunaren ondorioz gehiengoaren arrabolan oinarritutako kudeaketa ezarri dutela. Horrek, de facto, beharrezko eztabaida demokratikoa ezabatzea dakar, guztietan gainerakoen iritzi eta proposamenei bizkarra ematen.

Era berean, bereziki kezkagarria iruditzen zaigu pandemia-egoera Gobernu Taldearen argudio ezin hobea izatea, herri-partaidetzari eta herritarren ekimenei osoku bilkuraren esparru hori ixteko. Osasun arloko neurri eta betebeharrek osoko bilkurak telematikoki egitera behartu zuten iazko martxoan. Urtebete baino gehiago geroago, herritarrek osoko bilkuretan parte hartzeko aukerarik gabe jarraitzen dugu. Erraz konpon daitekeen egoera da, denboran luzatzen dena, nahiz eta EH Bildutik behin baino gehiagotan ohartarazi dugun anomalia horretaz.

Lasesarre futbol zelaiaren egungo erabilera mugatua gainditu behar da 

Udalak alor horretan egiten duen kudeaketari buruzko ikuspegi kritikoa izanda, EH Bildu abstenitu egin da Lasesarre estadioa Barakaldo CFi uzteko erabaki duen hitzarmenaren bozketan, eta urte asko iraun duen errealitate bat neurri batean erregularizatuko lukeena. Izan ere, Lasesarre estadioak udal erabilera eta kontrol handiagoa izan behar zuen. Gure ustez, zelaiaren egungo erabilera mugatua ere gainditu behar da, adibidez, emakumezkoen taldeak bertan joka zezan sustatuz.

Baina, horrez gain, Barakaldon badira tokiko kirol-eragile guztien artean protokolo bat lortzeko, kontuan hartu behar diren kirol-klub gehiago. Oinarrizko kirola, lehiarik gabekoa, integratzailea, kohesionatzailea eta, batez ere, sexuen arteko bereizkeria gainditzeko asmoz.

EAJk Osakidetzan izandako murrizketak ukatu ditu berriro

Duela hilabete, EAJk ukatu egin zuen lehen mailako arreta indartzeko eta garatzeko egin genuen proposamena: Eusko Jaurlaritzaren irudiari kalte egitea besterik ez genuela nahi, "zenbat eta okerrago, hobe" estrategiapean aritzen ginela aurpegiratu zigun. Baina, egia esan, "zenbat eta okerrago" gehiegi batzen ari dira hobetzeko ezer egin gabe.

Eta argi dagoena zera da: Eusko Jaurlaritzaren irudiari eta lehen mailako arretaren kudeaketa gehien kaltetzen dituena Lutxanakoa bezalako egoerak dira. Bertako bizilagunak hilabetez pediatria-zerbitzurik gabe egongo baitira. Bitartean, EAJk Osasun Sailari Barakaldoko osasun-zentroetan lehen mailako arreta indartzeko eta ohiko arreta presentziala bermatzeko eskatzea ukatu du berriro gaurkoan.

Eskubide eta aukera berberak bermatuko dituzten gizarte-politikak

Elkarrekin Barakaldoren bi erreguen alde ere egin du Eh Bilduk. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko prozedurak berrikusteko, giza baliabideak eta baliabide materialak bermatzeko eta inor elikaduraz gabetua izan ez dadin bermatzeko eskatzen zituen ekimen pare baten alde hain zuzen ere. Milaka barakaldarrek jotzen dute boluntariotzaren mendeko baliabideetara premia oinarrizkoenetako bat betetzeko: elikadura. Ez da onargarria udalak lan hori elikagai-bankuen, laguntza-sareen, jantokiko beken, tupper solidarioaren eta abarren esku uztea. (Erakunde horiei guztiei eskertu nahi diegu egindako lan guztia).

Behar adina egiten ari al da? Norabide egokian inbertitzen ari da? Gizarte-politikekin zerikusia duen guztia aktibatu eta indartzeko beharra azpimarratuko dugu berriro EH Bildun. Pertsonengan inbertituko duten gizarte-politikak, eta pertsona guztiei eskubide eta aukera berberak bermatuko dizkien gizarte kohesionatu baten alde egiten jarraituko dugu.