AKTUALITATEA


| 2022-03-31 18:32:00

EAJk ukatu du gaurko osoko bilkuran EH Bilduren KBusaren inguruko proposamenei erantzun ematea. Indar subiranistak eskatu du Kbusaren 2. linea Kareagara heltzea eta baita 3. linean Burtzeñan eta Zorrotzan geltoki berriak jartzea ere. Proposamen hauek 2020. urtearen amaieratik Udalak eskatutako txosten batean proiektatuta daude eta aurrekontua eginda dute. EH Bilduk uste du Kareaga eta Burtzeña auzoetako eskaerak kontuan hartu behar direla. Beraz, momentuz KBusa ez da Kareagara helduko eta 3. lineak ez du geltokirik izango Munoan eta Zorrotzan.

Era berean, Udalak ez du bete Zorrotza auzoko Auzo-Elkarteari emandako hitza, hau da: kBusaren 1. lineak buelta ematen duen biribilgunearen (dagoeneko Bilboko udalerrian) aurrean geraleku bat jartzea. 

Aldiz, bai onartu dira aldaketak araudian, tartean EH Bilduren hainbat proposamenak, hala nola ikusmen-urritasuna duten pertsona guztien irisgarritasuna bermatzea, eskaerak edo erreklamazioak egiteko leku gehiago egotea, edo konpainiako animaliek kutxa edo trasportin berezietan bidaiatzeko betebeharra kentzea, besteak beste.