AKTUALITATEA


| 2022-02-16 18:03:00

Gaur arratsaldean, Barakaldok ezohiko osoko bilkura egin du, ABK, tokiko merkatarien elkarteak, EAJ eta PSEk onartu berri duten udal aurrekontuari jarritako erreklamazioa aztertzeko. Inpugnazio hau legalki arrera eramatea posiblea ez bada ere, EH Bilduk aipatu du; horrelakoak agerian usten dutela, irregulartasunak daudela udal kudeaketan eta kezka eragin beharko luketela egungo agintariengan. “Hau ez dela iritzi alderdikoi bat, erakunde instituzional independenteek baieztatzen duten egiaztapen bat baizik,” gaineratu du.  

Horrela, aipatutako erreklamazioa egiteko aurkeztutako txostenean; Lehiaren Euskal Agintaritzak diru publikoaren kudeaketa gardenagoa egitea eskatu die EAJ eta PSEri; dirulaguntzak banatzerakoan sistema nominatiboa erabiltzen dutela sistematikoki, nor gehiagokoarena beharrean. Kasu honetan udalerriko merkataritza elkarteekin.

“Urteak daramatzagu salatzen udalak dirulaguntzen lege orokorra urratzen duela; dirulaguntzak irizpide objektiboen edo proiektu tasagarri eta ukigarrien arabera eman behar direla zehaztatzen duena” adierazi du Maria Solar bozeramaile subiranistak osoko bilkuran.

ABK merkatarien elkarteak bultzatutako erreklamazioa zilegi dela eta udal-gobernuan kezka sortu beharko lukeela uste du EH Bilduk. Erreklamazio hori agerian usten duelako udal gobernuaren kudeaketa publikoa berrikusteko beharra.

“Udal agintariak erreklamazio hau kontuan hartu eta lanean jarri behar dira. Diru publikoaren kudeaketa eta banaketa gardenaz ari garelako”, gaineratu du Solarrek.