AKTUALITATEA


| 2024-03-26 13:00:00

Koldo Plazasek eta María Solarrek, Barakaldoko Udaleko EH Bilduko zinegotziak, agerraldia egin dute gaur komunikabideen aurrean, EH Bilduk Barakaldoko aurrekontuen tramitazioari buruz egiten duen irakurketa aurkezteko eta prozedura horren aurrean hartu duten jarrera argudiatzeko.

 

Plazasen esanetan "Barakaldoko aurrekontuek kezkatzen gaituzte, kontu publikoen gardentasuna eta zuzendaritza gure ardura baita alderdi politiko gisa. Badira 4 hilabete EH Bildutik gure egonezina erakutsi genuela, Gobernu Taldea ez baitzen gai kontu publikoak garaiz ateratzeko. Gehiengo absolutuarekin eta urteko lehen hiruhilekoa igarota, eguneratu gabeko aurrekontuarekin kudeatu da Barakaldo."

 

Zinegotzi subiranista eta ezkertiarrak gaineratu duenez,  duela hiru hilabete EH Bildu Barakaldotik, gure udalerria kudeatzeko erabiltzen den gobernantza eredu ez demokratiko eta autokratikoa ezagututa, eta gure ekarpenak inongo barne espaziotan egitea ezinezkoa zela ikusita, herritarrei eta Alkatetzari berari etorkizuneko proiektua aberasteko proposamen sorta bat helarazi genien, proiektu horrek EAJren eta PSEren interesei soilik erantzun ez ziezaien.

 

Interpelazio hori gorabehera, eta Ogasuneko hainbat batzordetan kontu publikoen tramitazioaz galdetu bazuen ere, Koldo Plazasek ziurtatu du "inoiz ez zaigu aurrekontuak egiteko prozesuan aintzat hartu. Otsailaren 23an, batzorde bateko bestelakoen puntuan eta azalpen politiko egokirik gabe, EAJk eta PSEk aldez aurretik adostu eta itxitako aurrekontu proiektu bat eman ziguten pen drive batean, Barakaldorako proiektu garrantzitsuenetako baten kudeaketa elkarrizketa eta adostasun juridikorik gabeko izapide huts bihurtuz."

 

Bestalde, EH Bilduk Barakaldoko Udalean duen bozeramaile Maria Solarrek azaldu duenez, "ondorioz, eta oposizioko gainerako indar politikoekin batera, prozedura hori ez legitimatzea erabaki dugu, ez parte hartzea, ez zuzenketarik aurkeztea."

 

Solarrek gogorarazi du "Amaia del Campo Barakaldoko alkate denetik ez dela inoiz udal aurrekonturako zuzenketarik onartu. Sistematikoki baztertutako 350 zuzenketa baino gehiagoz ari gara hitz egiten 2016az geroztik."

 

Horregatik, María Solarrek adierazi du "Udal honetan murgiltzen ari den noraeza ez parte-hartzailea eta antidemokratikoa Barakaldoko bizilagunek ezagutu behar dute."

Gezurra da aurrekontuak blokeatu nahi ditugula. Aurrekontuei esparru negoziatzaile eta demokratiko batetik egin nahi diegu ekarpena. Salatzen duguna da gure udalerria gobernatzen dutenen kudeaketa presidentzialista eta alderdikoia.

 

Bozeramaile subiranista eta ezkertiarrak espero du biharko Osoko Bilkuran Gobernu Taldeak galdera hauei erantzutea: "zergatik saiatzen dira ahalik eta gutxien mugatzen herritarren ehuneko handi bat ordezkatzen dugunon parte-hartze demokratiko osasuntsua? Zergatik ez dute bilatzen elkarrizketa eta negoziazioa beste indar politiko batzuekin? Zergatik ez dute inoiz akordiorako borondaterik erakutsi, nahiz eta EH BIldun beti agertu den ekarpenak egiteko prest eta jarrera propositiboarekin? Zergatik saiatzen dira EAJ eta PSE Barakaldon oposizioarekiko errespeturik gabeko politikak praktikatzen, indar politiko horiek beste herri batzuetan oso modu ezberdinean jokatzen dutenean?

 

Horregatik, Solarrek ziurtatu du "oposizioko alderdiok ezin dugula sistematikoki gutxietsiak izaten jarraitu. Kontu publiko parte-hartzaileak nahi ditugu, auzokide guztien diruaz hitz egiten ari garelako. Ondorioz, erantzukizun politikoko eta gardentasuneko ariketa bat egin dugu, Barakaldok ez duelako merezi alderdikeriak bustitako udalik."

 

Azkenik, Maria Solarrek eskatu du "Alkatetzatik gezurrik ez esateko.  Izan ere, inoiz ez gara saiatu aurrekontuaren onarpena oztopatzen. Zintzotasuna oinarrizko balioak da politikagintzan. eta eztabaida desbideratzen saiatzea, Barakaldo bezalako udalerri baten kudeaketa alderdikoia aldatu gabe, arduragabekeri larria da.