Emakumearen Kontseilua, Emakumearen etxea eta Ahalduntze eskola sakonago garatzeko eskatu du EH Bilduk joan den hilaren amaieran aurkeztutako IV. Berdintasun Planaren zirriborroari egindako ekarpenetan. Iraide Kareaga zinegotzi subiranistak adierazi duenez, bere taldeak positiboki baloratzen ditu "asmo handiko izaera" duten proiektu horiek, eta beraz, garrantzitsua da “denbora eta esfortzua eskaintzea” proiektu hauek garatzeko.
Kareagaren iritziz, proiektu horiek benetako parte-hartze prozesu baten bidez garatzea da helburua, beti ere herritarrak kontuan hartuta. "Oinarri sendo bat behar da proiektu ezberdinek epe luzerako iraunkortasuna izan dezaten eta herritarrek helarazitako eskaerak bete ditzaten", adierazi du. Horregatik, EH Bilduren ekarpenek "helburu, ekintza, epe eta aurrekontu zehatzak" proposatzen dituzte hiru proiektu horiek garatu ahal izateko.
Kareagaren ustez, ekarpen horiek bermatzen ez badira, plana "bilgarri ederra duen edukirik gabeko gozokia" izango da