AKTUALITATEA


| 2025-11-26 13:06:00
  • Koalizio subiranista eta ezkertiarrak laguntza hauen tramitazioan dagoen kolapsoari irtenbidea beharrezkoak diren neurri guztiak ezartzea eskatzen du.
  • María Solar kezkatuta agertu da Barakaldoko Udalak ez dituelako gizarte-politikak zaintzen.

Maria Solar Barakaldoko EH Bilduko zinegotzi eta bozeramaileak biharko Osoko Bilkuran eztabaidatuko den ekimena aurkeztu du. Erregu baten bidez, koalizio subiranista eta ezkertiarrak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen tramitazioari eragiten dion paralisi egoera agerian utzi nahi izan du.

Solarrek adierazi duenez, “Gaur egun, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ia kolapso-egoeran daude. Laguntza horiek muturreko egoerak saihesteko dira, hala nola hipoteka ez ordaintzea, hornidura etetea edo etxegabetzeak. Azkar izapidetzen ez direnean, ondorioak berehalakoak dira familientzat, eta oso larriak izan daitezke”.

Eta gaineratu duenez, “Gaur egun, laguntza horien izapidetzea geldirik dago, langile faltagatik. Adibide gisa, ekainean laguntza eskatu zezakeen herritar batek, gaur egun, otsailaren 26an, espedientea hasi gabe izaten jarraituko du, egoera zaurgarrian egon arren”.

María Solarrek gogorarazi duenez, “Egoera hau ez da berria. Gizarte Zerbitzuetako buruzagitzak behin eta berriz eskatu dio Langileen arloari bajak betetzeko eta plantilla indartzeko, eskaera guztiei erantzun ahal izateko. Barakaldo bezalako hiri batean, gutxienekoa da gizarte politikak beraien menpe dauden pertsonen mailan egotea. Larrialdi bat garaiz artatzen ez denean, erantzukizuna ez dagokie herritarrei, baizik eta lehentasunezkoa izan beharko lukeena zaintzen ez duen administrazioari”.

Azkenik, aurreratu duenez, “Horregatik guztiagatik, ostegun honetan udalbatzan eskatuko dugu berehala abian jartzeko beharrezko izapide guztiak langile faltaren arazoari aurre egiteko eta laguntza horien izapidetzean izandako kolapsoari premiazko irtenbide bat emateko. Hala ez bada, zer zentzu du garaiz erantzuten ez duen larrialdiko laguntza batek? Larrialdi batek ezin du urte erdia itxaron, eta onartezina da zerbitzu publikoek huts egitea gehien behar direnean ”.