AKTUALITATEA


| 2024-06-27 16:02:00

Maria Solar EH Bildu Barakaldoko udal taldeko bozeramaileak aurkeztu du alderdi ezkertiar eta subiranistak gaurko Osoko Bilkurara eramango duen ekimena.

“Badira urte batzuk EH Bildutik osoko bilkurara eraman genuela Barakaldoko bizilagunen kezka, etxeetan obra txikiak egitearen inguruan.

Obra txikiak dira etxeen egiturei eragiten ez dieten obra xume horiek, hala nola dutxen aldaketak, leihoak, zoruaren akaberak, hormak, konponketa puntualak…

Hala ere, lizentzia lortzeko hitzordua lortu arte igaro ohi diren hilabete luzeek, izapide bat izan beharko litzatekena, bide astun bihurtzen dute barakaldar askorentzat.

Urteak igaro dira eta egiaztatu ahal izan dugu Gobernu Taldeak ez duela ezer egin egoera honi aurre egiteko. Hori dela eta, biharko Osoko Bilkuran egoera hau bideratzeko neurriak martxan jar daitezen eskatuko dugu:

  • Alde batetik, obren aldez aurreko komunikazioa aktibatzea, prozesuak sinplifikatzen dituen izapide bat, obra txikiak lizentzia gabe egiteko aukera eskaintzen duena.
  • Eta bestetik, zerbitzu publikoak eta udal-plantilla indartzearen aldeko apustu sendoa; izan ere, etengabe txikitzen ari den honetan, lizentzien eskariari aurre egiteko zailtasunak ditu.”