Eh Bilduk mozio bat aurkeztu du, Barakaldoko Udalak herriko ekitaldirik esanguratsuenak / jendetsuenak identifika ditzan, eta udaltzaingoari prestakuntza eman diezaion, Lurreko Garraioa Antolatzeko Araudiaren 182. artikulua betez, beharrezko kasuetan VTCak ikuskatu, kontrolatu eta, hala badagokio, zigortu ditzan.
Taxilarien kolektiboaren babesa du neurri honek. Era berean, ez dio kalterik egin nahi VTCen kolektiboari, baizik eta ziurtatu beren lana dagozkien mugen barruan egiten dutela. Halaber, gainerako talde politikoen babesa izango duela uste dugu, udalerriarentzat onuragarria delako.
Auzitegi Nazionalaren otsaileko epai batek taxilarien kolektiboari arrazoia eman zion, taxiak eta VTCS zerbitzu desberdinak direla ebatziz, eta beraz, haien mugak desberdinak direla esanez. Epai horrek berak bide ematen die udalei ikuskatzeko, kontrolatzeko eta, hala badagokio, zigortzeko, legeak betetzen ez badituzte.
Taxilariek eta udaltzainek konfirmatu digute ohikoa dela Barakaldon VTCak ikustea ekitaldi jendetsuen inguruetan, aldez aurreko kontrataziorik gabeko bidaiariak biltzeko, eta hori ez da legezkoa. Era berean, nahitaezkoa da VTC horiek beren ibilgailuan kontratazioaren dokumentazioa eramatea (adibidez, bezeroak zein ordutan deitu duen, zein helbidetan jaso den, helmugako helbidea…)