AKTUALITATEA


| 2023-10-09 16:18:00

Badakigu aldaketa klimatikoari aurre egin behar diogula, eta ulertzen dugu politikak eraldaketa hori geldiarazteko erreminta izan behar duela. Komunitate zientifikoak, Nazio Batuak, eta Europar Batasunak proposatutako neurriak kontuan hartu eta martxan ipini behar ditugu. Bide horretatik uste dugu udalerriek zeregin handia daukatela hartutako legeek, arauek eta araudiek eragin zuzena dutelako maila lokalean.

 

Aldaketa klimatiko eta eraldaketa energetikoaren Legeak, 2021. urtean onartutakoa, ezartzen du 50.000 biztanle gorako udalerriek, 2023. urtea bukatu baino lehen, hiri mugikortasun jasangarriaren gaineko planak izan behar dituztela.

 

Lege horrek zehaztu du zein den emisio gutxiko eremua eta horren arabera, udalerri bakoitzak murriztu behar ditu sarrerak, zirkulazioa eta asko kutsatzen duten ibilgailuen aparkatzea, airearen kalitatea hobetu eta negutegi efektua txikitzeko.

 

Aurreko guztia garrantzitsua izan arren, gaur-gaurkoz ez dakigu zeintzuk diren Barakaldoko Udalak hartutako neurriak. Hiru hilabete barru urtea bukatuko da eta gaiaren gaineko isiltasun instituzionalak asko kezkatzen gaitu. Orain dela urte bat, Bilduk Osoko Bilkurari galdetu genion Barakaldoko hiri mugikortasun jasangarriko planari buruz eta emisio gutxiko eremuen inguruan, baina ez zuen ezer zehaztu. Urte bat beranduago erantzunik gabe jarraitzen dugu. Erabaki horiek oposizio,  mugimendu ekologistak eta auzo elkarteekin ez partekatzeak arduratzen gaitu.

 

Horregatik, EH Bilduk hurrengo Osoko Bilkurari erregu bat aurkeztuko diogu, Amaia del Camporen Gabineteak azalpen eta erantzunak eman ditzan.