AKTUALITATEA


| 2022-11-25 13:25:00

Substantzia arriskutsuekin lan egiten duten Oxinorte eta Bilbaína de Alquitranes enpresak lekualdatzea eskatzen duten Lutxanako auzo-taldeei babesa eman diegu. Enpresa horiek behartuta daude kanpoko larrialdi-plan bat izatera, istripu larrien ondorioak prebenitzeko eta, beharrezkoa balitz, arintzeko. Ezin dugu ahaztu zer gertatu zen inguru horretan bertan gaur egun portuko lurretan dagoen Rontealde enpresarekin.

Eskaera zilegi, arrazoitu eta gauzagarri baten aurrean gaude. Kontuan hartzekoa, are  gehiago, eremu horretan biztanleguneak handitzeko proiektuak bultzatzen ari direnean.

Era berean, enpresa horien lekualdaketa kudeatzen den bitartean, informazio-kanpaina instituzionalak egin beharko lirateke, istripuren bat gertatuz gero, herritarrek jakin dezaten nola jokatu.