AKTUALITATEA


| 2022-02-20 00:27:00

Aste honetan Amaia del Campo Barakaldoko alkatearen agerraldi berri batean izan gara, prozesu parte-hartzailearen karikatura baten emaitza aurkeztuz. Bertan, etorkizunean gure herriaren bandera izatea nahi dutena aukeratu da. Markatutako karten artean aukeratu behar zuen Barakaldoko erroldaren % 1 baino gutxiagok bermatzen ditu emaitza horiek. Gertaera historikoa aipatzen zuen Del Campok, eta barakaldarron erabakia babesteko eskatzen zigun gainerako alderdi politikooi.

EH Bilduren ustez, guztiok ordezkatu behar gaituen sinbolo bat sortzeko eta aukeratzeko prozesu batek alkateak erakutsi ez duen zorroztasun eta seriotasun bat izan beharko zukeen. Prozesu hori gizartearen benetako eskaerarik gabe iristen da, alkatetzak berak markatutako aukerekin, eta gainerako sentsibilitate politikoekin partekatu gabe. Beste behin ere, EAJk berriro nahastu ditu kasu honetan bandera bat aukeratzea bezalako prozesua, eta protagonismo alderdikoia bilatzea. Hain garrantzitsua izango ez balitz, barre-algara errukiorra ere eragingo liguke.

Gure ustez, abiapuntua Barakaldorako bandera baten beharra zen ala ez izan beharko zatekeen. Gutxienez, eztabaidatu ea egungo sinboloak (armarria, zutoihala...) nahikoak diren gu irudikatzeko edo ez. Baina Amaia del Campok berak berehala interpretatu, definitu eta gauzatu du, banderaren banderariarena eginez. Eztabaidarik gabe; herritarrekin edo indar politikoekin elkarrizketarik egin gabe. Izan ere, prozesu honetan ezin da hautaketaz hitz egin; alkatetzak aldez aurretik ezarritako erabakia berresteaz baizik. Ez gara eroriko prozesu hau demokrazia-ariketatzat hartzeko tranpan. Izan ere, “dilema” honek ez du herritarrengan inolako interesik piztu. Alderantziz, txantxak egiteko gaia bihurtu da gure kaleetan. Horrelako prozedura batek mereziko lukeenaren guztiz kontrakoa.

Kezkatuta gaude Barakaldoko gobernu-taldeak ustezko partaidetza-prozesuak arinkeriaz garatzen dituelako: lagin txikiekin, emaitza zehaztuz. Oraingo honetan, bat-bateko kontsulta baten bidez, lehen markatutako aukerekin eta proposatutako ereduekiko beste lehentasun edo desadostasun batzuk erakusteko aukerarik eman gabe, Amaia del Campok parte hartze prozesu baten karikatura erabili du bandera baten aukera justifikatzeko. EAJk berriro erabiltzen du parte-hartzearen kontzeptua, eta herritarren ustezko erabakia erabiltzen du, parte-hartze prozesuaren karikatura eginez; eta, gero gainerako alderdien aurka jaurtitzeko, arma gisa erabiltzen du.

Autokritikatik urrun, egoera zuzendu beharrean eta umiltasunetik prozesu berri bati aurre egin beharrean, (gure herriarentzat identifikazio-bandera bat aurkitzea beharrezkoa izanez gero,) Amaia del Campok nahiago izan du erantzukizunak saihestu eta gainerako alderdi politikoei banderaren berria babestu dezatela eskatuz. Alkatetzatik egiten ari zenaren ikusle soil gisa mantendu ondoren, ez da onargarria orain Amaia del Campok nahi izatea bere trakeskeria besteok zuritzea. Horrela, erantzukizuna  partekatuz  eta Barakaldoko herritarren borondatea xantaia legez erabiliz. Horren guztiaren ondoren, ez diezagutela orain eskatu txingotekeria honen konplize izatea. EAJ kudeatzeko eta gobernatzeko moduaren beste adibide bat besterik ez da izan honako hau: alderdikeria benetako bandera gisa.