Kaleratzerik Ez elkarteak bihar adostu nahi zuen Barakaldoko Udalak lehen pausoa eman zezan tentsio handiko eremuak ezarri zitzan eta, horrela, alokairuen prezioak mugatzeko.
Gaur, Gobernu Taldeak errefusatu egin du Kaleratzeak Ez plataformaren mozioa, bestelako akordio bat aurkeztuz. Herri-ekimenak ez bezala, EAJk eta PSEk beren akordioan proposatzen dute Eusko Jaurlaritza izatea tentsio handiko eremuak ezartzeko arduraduna, eta ez Udalak (berez eskumena duenak).
Gure ustez, akordio berri honekin luzatu egin liteke tentsio handiko eremuak izendatzeko prozedura; izan ere, ondo dakigun bezala, Eusko Jaurlaritzak berak errekurritu du Estatuko Etxebizitza Legea.
Gainera, akordio berriak, 1. eta 2. puntuetan, orain arte Barakaldon etxebizitzaren arloan hartutako neurri berberak aplikatzen jarraitzea proposatzen du. Bistan da Udal honen etxebizitza-politikak ez direla nahikoak (eta datuek hala bermatzen dute: alokairuaren prezioa, gure gazteen emantzipazio-ezintasuna, etxegabetzeen gero eta kopuru handiagoa, etxegabetasun-datuak).
Barakaldon etxebizitza-arloko politika berri, ausartago eta desberdinagoen alde egiteko unea da, edo, urrunago joan gabe, 2015eko Etxebizitza Lege Autonomikoa edo 2023ko Estatu Legea behingoz aplikatzeko unea. Lege horiek jada eskubide subjektibotzat jotzen baitute etxebizitza, eta etxegabetzeak saihestera eta alokairu sozialak ematera behartzen dute.
EH Bildutik azpimarratu nahi dugu Barakaldo tentsio handiko eremu gisa izendatu beharra dagoela, eta ahalik eta lasterren kudeatu behar dela.