AKTUALITATEA


| 2023-05-25 20:49:00

EH Bilduk gazte ekitaldi bat egin du gaur San Vicente auzoan, eta, bertan, Maria Solar alkategaiak ez ezik, Koldo Plazas udalerako hautagaiak eta Eraitz Saez de Egiluz legebiltzarkideak hitza hartu dute, alderdiak udal programan gazte arloan dituen proposamenak azaltzeko.

Zalantzarik gabe, etxebizitza da gazteen arazo nagusietako bat, eta, beraz, udal-politika publikoak eragin handiena izan behar duen gaietako bat da Koldo Plazasen arabera. Zentzu horretan, EH Bilduren eskaintza nagusia, gazteentzat alokairuko merkerako etxebizitzetako eraikin bat eraikitzea da, gazteriaren emantzipaziorako bideari ekiten laguntzeko. Eraikin honetan bizitzeko epea mugatua izango litzateke, erabilera txandakakoa izan dadin. Gainera, alderdi subiranistak etxebizitza komunitarioko hainbat programa ere aurkeztu ditu, edota gazteentzako etxebizitza-eskubidea bermatzeko laguntza eta neurri zehatzak.

Proposamenak kulturan eta osasun mental eta fisikoa zaintzeko

EH Bilduk gaurko ekitaldian aurkeztu duen beste proposamen aipagarrienetako bat, zalantzarik gabe, gazteentzat eta herri taldeentzat funtzio anitzeko gune bat sortzea da. Plazasen hitzetan, espazio irekia, gazteek edo edozein talde herri­koik bere proiektuak eta jarduerak (artistikoak, ikus-entzunezkoak, sortzaileak, kulturalak, etab.) garatu ahal izate­ko baliabideak izango dituena, Gernikako Astra edo Portugalete­ko Merkatua eredutzat hartuta. “Lonjeroak” proiektua gaur aurkeztu den beste proposamen interesgarri bat ere bada. Proiektu honekin, jabeen edo komunitateen eta gazteen arteko bitartekaritza bat egongo da, lokal hauek gazteon topagunerako egokiak direla bermatzeko. Proiektu honen bidez, udalak jabeen edo komunitateen eta gazteen arteko bitartekotza eskainiko du, lokal horiek gazteen topagune gisa egokiak direla bermatzeko.

Osasun mentala eta fisikoa ere gazteen kezka nagusietako bat da, halaber. Behar horiei erantzuteko, EH Bilduk Psikobonoak programa jarriko du abian. Programa horren bitartez, banakako laguntza psikologikorako urtean 10 saio egiteko bonua, prezio baxuan 14 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat eskainiko luke Udalak. Era berean, Plazasek agindu du EH Bilduk gimnasio publiko bana zabalduko duela Lasesarre eta Gorostiza­ko kirol-instalazioetan, “egungo kirol-joerekin bat datozen zerbitzuak, klaseak eta entrenamen­duak eskaintzeko”.

La salud mental y física es también una de las principales preocupaciones juveniles. Para dar respuesta a estas necesidades, EH Bildu pondrá en marcha desde el programa “Psikobonoak” que ofertará diez sesiones de atención psicológica rebajadas para jóvenes de menos de 30 años, así como un gimnasio público en los polideportivos de Lasesarre y Gorostiza, con “servicios, entrenamientos y clases acordes a las tendencias actuales”.

“Etorkizun eza” ez da kasualitatea

Eraitz Saez de Egiluz parlamentariak, bestalde, gazteria azken garaietan krisirik krisira hazi eta hezi dela adierazi du, “etorkizun oparorik gabe”. Baina Saez de Egiluzen ustetan, hau ez da kasualitatea, orain arte egindako modu batzuen ondorio baizik. Horren kontra, beste modu batzuk daudela nabarmendu du parlamentari gazteak, EH Bilduk ordezkatzen dituenak hain zuzen ere: “horregatik gazteok geroz eta konfidantza gehiago dugu politikan”. Ideia horretan sakontzeko, orain arte aurrera eramandako proposamenak adierazle direla azpimarratu du Saez de Egiluzek, eta berriki onartutako Etxebizitza legeak goraipatu du “gazteen bizitzak ikaragarrizko eragina izango dituena”.