AKTUALITATEA


| 2022-12-10 10:52:00

10 urte baino gehiago dira Atarrabiako Udala kudeatzen hasi ginenetik, ez ziren baldintza errazak izan. Apaltasunetik diogu, udaleko arlo ezberdinetan hobekuntza eta aldaketa nahiko egin ditugu sartu ginenetik. Urte hauetan guztietan politika egiteko beste modu bat (hurbila, jasangarria, feminista, parte-hartzailea eta bidezkoa) ezartzen saiatu gara, gure asmakizun eta akatsekin.

Baina jakin badakigu EH Bilduren proektu politikoa bultzatzen, hobetzen eta oxigenatzen jarraitu behar dugula. Horretarako, duela hilabete batzuk Atarrabian Mahai Politikoa eta EH Bilduren talde eragilea eratu genituen, gure udal taldearen lana indartzeko eta osatzeko helburuarekin. kontuan hartuz mugimendu gisa dugun estrategia integrala dela eta guretzat politikan parte hartzeko modu ezberdinak daudela.

 Talde horretan ari gara udal-hauteskundeak prestatzen. Udal taldearekin batera legegintzaldi honen balantzea landu dugu, hurrengo Herri Programa prestatzen ari gara eta, parte-hartze prozesu ireki baten bidez, gure oinarri sozial osoak berretsi beharko duen hauteskunde-zerrenda baten proposamena jorratzen ari gara.

 Hurrengo hilabeteetan urrats hauek aurreikusten ditugu:

  Abendua-Urtarrila: legealdiaren balantzea postontzietan banatzea, dekalogoa garatzea Herri Programaren oinarri gisa, hauteskunde-zerrenda egitea eta urtarrilerako Ekitaldia diseinatzea.

- Urtarrila: urtarrilak 20, hauteskunde-kanpaina hasteko ekitaldia Atarrabian. Dekalogoa aurkeztea, eta hauteskunde-zerrenda (gutxienez lehen hamar postuetan), hauteskunde-kanpaina diseinatzea. Gure asmoa da ekitaldiari eduki parte-hartzailea ematea eta ondorengo luntx – poteoarekin amaitzea.

- Otsaila: Dekalogoa postontzietan banatzea eta gizarteratzea. Dekalogoaren inguruko prozesu parte-hartzailea garatzea. Laguntza-zerrenda egitea.

- Martxoa-Apirila: Herri Programa eta hauteskunde zerrenda osoa aurkezteko ekitaldia. Laguntza-zerrenda aurkeztea.

- Apirila/maiatza: Hauteskunde-kanpaina.


Ikus dezakezuenez, denontzako lana dago. Talde Eragilean parte hartu, postontzietan lagundu edo propaganda banatu, hauteskunde-zerrendan parte hartu, laguntza-zerrendan parte hartu, Herri Programa garatzeko jardunaldietan parte hartu.
 

Oraina zalantzazkoa bada ere, etorkizunik badago eta irabazi egingo dugu. Eta horretarako zu egotea beharrezkoa da!

#LortukoDugu