Estatu Batuek nazioarteko harremanetan alde bakarretik inposatu nahi duten beldurraren eta indarraren estrategiaren aurrean, gogoratu nahi dugu Euskal Herria Gernikako bonbardaketa faxista jasan eta NATOri ezetz esan zion herria dela. Mundu justu eta solidarioago bat eraikitzea posible dela uste dugu. Errespetuan eta lankidetzan oinarrituta egin beharrekoa. Horregatik, honako hau adierazi nahi dugu:
1.- Venezuelako herriakin elkartasuna adieraztea eta Nicolas Maduro Moros presidente legitimoaren eta haren emaztea den Cilia Floresen bahiketa eta espetxeratzea arbuiatzea. Amerikako beste herri batzuei (Kanada, Kolonbia, Mexiko, Kuba...) egindako mehatxuek ez dute lekurik elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremanetan eginak ez daudelakoz. Trumpen administrazioaren inperialismoak pentsarazi nahi digu Amerika Latina bere "atzeko patioa" dela (Monroe doktrina).
2.-Ez dago Palestinako gatazkaren konponbiderik Palestinako herriarik gabe. Defentsarako (NBEren 3070 Ebazpena) eta autodeterminaziorako eskubideak izan behar du edozein bake-akordioren ardatza. "Gazako Bake Batzordea" deiturikoaren aurkezpena NBEren eta Nazioarteko Zuzenbidearen papera ordezkatzeko maniobra zakarra da. Gaza dirudunentzako luxuzko resort bat bihurtu nahian, une honetan egiten ari den genozidioa ahantzarazteko.
3.- Europak alde batera utzi behar du Estatu Batuekiko mendekotasun-jarrera politikoa. Groenlandiaz jabetzeko Trumpen nahiak "patioko matoi baten" negozioa egiteko nahiari erantzuten dio, herri libreen arteko harremanak gidatu behar dituen elkarrekiko errespetuari baino gehiago. Irtenbidea ez da karrera armamentistikoa garatzea, baizik eta gure eskubide sozial eta demokratikoak indartzea, Europaren nortasun-ikur gisa.
Atarrabia 2026ko urtarrila.