Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeria matxista mota guztiak irmoki gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu.
Nafarroako Berdintasunerako Institutoak adierazten digun bezala, 2023an emakumeen kontrako genero indarkeria %8,4an handitu zen; denuntzia jartzen duten 4 emakumeetatik 3 (%73,8) haien bikotekideen partetik izaten da; 5etik 1 haurtzaroan sexu abusoak jasan dituzte etb. Emakumeen kontrako biolentziak adierazten dituzten datuak asko dira.
Honengatik, ez bakarrik egun honetan, baizik eta egunero aldarrikatu nahi dugu nazkatutak gaudela emakumeok pairatzen ditugun biolentzia mota guztietaz. Hauek ikusarazi nahi ditugu. Bide luzea dugu egiteko eta Atarrabiako udaletxetik gure konpromisoa hartzen dugu bidezko gizarte parekide baten alde borrokatzeko.
Hainbat jarduera prestatu ditugu hilabete osoan zehar. Azaroaren 25ean 18:00etan udaletxe plazan elkarteratzea egongo da. Ondoren mugimendu feministak Iruñean (Gaztelu Enparantzan 20:00etan) deitutako manifestazioan parte hartzera animatzen zituztegu.