AKTUALITATEA


| 2026-06-11 13:40:00

12 etxebizitza dituen “La Caixa” eraikina, “inbertsio funts” baten eskuetan urteak eman ondoren, jada Nasuvinsarena da, hau da, jabetza publikokoa. Horri esker, Atarrabiako etxebizitza publikoen parkea handituko da. Begoña Alfaro, Nafarroako Gobernuko kontseilaria eta gure udaleko aholkulari ohia, eragiketa gauzatzeko giltzarria izan da kasua gertutik ezagutzen baitzuen. Nasuvinsak bere gain hartuko du eraikinean dauden pisuak eta eremu komunak berritzeko eta horien jarraipena egiteko ardura.

Etxebizitzarako sarrera egun ezinezkoa da jende askorentzat, baina hori alda daiteke. EH Bilduk estrategia argia eta neurri zehatzak ditu. Iritsi da garaia etxebizitza negozio izatetik eskubide izatera pasatzeko. EH Bilduk oso argi du: etxebizitza eskubide bat izatea lortu behar dugu, eta ez aterpe espekulatibo bat. Etxebizitzek herritarrak bizi ahal izateko izan behar dute. Horretarako, etxebizitzak beste helburu batzuetarako erabiltzea mugatuko edo eragotziko duten mekanismoak behar ditugu.