AKTUALITATEA


| 2025-01-01 12:48:00

Atarrabiako EHBilduk elkartasuna adierazi nahi diegu Atargiko irakasle batekin dagoen gatazka salatu duten haur eta familia guztiei.

Urtetan zehar familiek ohiko bideak jarraitu dituzte haien seme-alabek jasan dutena salatzeko. Ikastetxeko Zuzendaritza eta Hezkuntza departamentuari dagoen arazoa jakinarazi diote, eta ez dute erantzun egokirik jaso.

Haurren kontakizunei sinesgarritasun osoa ematen diegu, izan ere patroia errepikatzen baita eta ez da gertaera bakan bat. Adingabekoen garapen kognitibo, afektibo eta sozialerako eskubideak ingurune egokian babestu eta bermatu behar dira. Tentsiorik gabeko ingurua, non pertsona guztiek beren ekarpena egiten duten, oztopoak alde batera utziz.

Bestalde, adierazi nahi dugu, garrantzi handia ematen diogula ikasle eta irakaslegoaren osasun mentalari; eta azpimarratu ere gure herrian Atargiren inguruan hezkuntza sistema publiko eta euskalduna garatu eta indartu dela, hezkuntza komunitatearen (ikasle, guraso, irakasle eta eskolako langileak) lana eta konpromisoari esker. Gure seme-alaben etorkizunak merezi du.

EH Bildutik konpromisoa hartzen dugu egoerari irtenbidea bilatzeko gure esku dauden gestioak egiteko.

Inplikatutako eragile guztion ardura da hau lortzea.