AKTUALITATEA


| 2024-05-31 07:22:00

Mertxe Aizpurua Diputatuen Kongresuko bozeramalea eta Josu Aztiria legebiltzarkide aukeratu berria izango dira Arrasaten datorren eguenean, ekainak 6. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. 

Solasaldi girotuan antolatutako ekitaldian “gonbidatuen hitzartzeaz gain, eskuorriekin eta bozka paperekin informazio gune bat ere izango da. Amaitzeko, Chicasbeat binilo jartzailearen musikarekin lagunduta, mokadutxo bateaz itxiera emango diogu kanpainari” adierazi dute.

Ekainaren 9an bozkatzearen garrantziaz

Ultraeskuinak Europan izan duen gorakadak ekar ditzakeen atzerapauso demokratikoaz ohartarazi, eta, era berean, “EH Bilduren jarduera ardatz nagusiak euskal nazioaren defentsa, antifaxismoa eta Europako gero eta ordezkari gehiagok erakusten dituzten gogo militaristak gelditzea” izango direla azaldu dute koalizio soberanistatik. “Euskal Herriak Europako politikagintzan eragiteko aukera orain erabakitzen da, Europar Parlamenturako Hauteskundeetan”.