AKTUALITATEA


| 2026-09-28 15:07:00

EH Bilduk herritarren parte hartzea bultzatzeko ekimena jarri du martxan Arrasaten, guztion artean etorkizun hobea eraikitzeko helburuarekin. Azken hilabeteetan ‘Nazio Elkarrizketak’ dinamika jarri dute martxan Arrasaten, entzute aktiboko, kontrasterako eta eraikuntza partekatuko prozesu kolektibo bat. Herriko dozenaka eragile eta norbanakoekin elkarrizketak egin ondoren, orain herritarren txanda dela nabarmendu dute.

Hiru minutuko galdetegi irekia

Ekimen honen helburu nagusia herritarren ahotsa entzutea, euren usteak jasotzea eta herri gisa ditugun erronkak identifikatzea da. Horretarako, inkesta labur bat prestatu da hiru galdera nagusiri erantzuna emateko: nola hobetu gauzak, zerk kezkatzen zaituen eta zer aldatu behar den. 

Ariketa kolektibo honetan parte hartzeko hiru minutu besterik ez dira behar. Herritarrek Etxez etxe banatu den QR kodea eskaneatuz edo https://labur.eus/nazioelkarrizketa loturan sartuz erantzun ditzakete galderak.

 

EH Bilduk galdetegia erantzutera animatu ditu herritar guztiak, “elkarrekin etorkizun hobea dugu aurretik” azpimarratuz.